Neskentzako kirol anitzeko campus 2022 Campus

Kanpezu

Vital Fundazioak uda honetan neskentzako kirol anitzeko campusa martxan jartzearen alde egin du, 9 eta 15 urte bitarteko neskek beren gustuetara egokitzen den jarduera bat aurkitzeko aukera izan dezaten. Campus horretan 4 kirol egin ahal izango dituzte: errugbia, atletismoa, karate eta eskubaloia. Arabako emakumezko kirolariek emango dituzte jarduera horiek, eta zuen alabei oinarrizko trebetasunak eskuratzen lagunduko diete, eurentzako diziplina aproposena deskubritzen laguntzeko.

Arabako 300 neskak baino gehiagok hartu dute parte dagoeneko “Bai, nahi dut. Emakumeen Kirola Araban 2018-2022” programak bultzatzen dituen mota horretako jardueretan, kirol-arloan nesken eta mutilen arteko berdintasuna sustatzeko helburuz.

Zer hartzen du barne neskentzako kirol anitzeko campusak?  

  • Vitoria-Gasteizetik Kanpezura joan-etorria egiteko autobusa.
  • Jantoki-zerbitzua.
  • Kirol-ekipamendua.
  • Istripu-asegurua.
  • Igerilekua

Non?

  • Santikurutze Kanpezuko Las Cruces kiroldegian.

Noiz?

Bi data posible:

  • Ekainaren 27tik uztailaren 1era.
  • Uztailaren 4etik 8ra.

Ordutegia

  • Autobusa 9: 00etan irtengo da Gasteiztik, eta 17: 30ean itzuliko da.

Prezioa

  • 75 euro

Izena-ematea