Neskentzako kirol anitzeko campus 2021 Campus

Santa Cruz de Campezo (Araba)

Vital Fundazioak uda honetan neskentzako kirol anitzeko campusa martxan jartzearen alde egin du, 9 eta 15 urte bitarteko neskek beren gustuetara egokitzen den jarduera bat aurkitzeko aukera izan dezaten. Campus horretan 4 kirol egin ahal izango dituzte: errugbia, atletismoa, karate eta eskubaloia. Arabako emakumezko kirolariek emango dituzte jarduera horiek, eta zuen alabei oinarrizko trebetasunak eskuratzen lagunduko diete, eurentzako diziplina aproposena deskubritzen laguntzeko. Beste berrikuntza bat da, beste urte batzuen aldean, osasun egoera eta indarrean dauden edukiera mugak direla-eta, parte-hartzaileek maiatzaren 23a baino lehen eman beharko dutela izena, plazen zozketan parte hartzeko.

Arabako 200 neskak baino gehiagok hartu dute parte dagoeneko “Bai, nahi dut. Emakumeen Kirola Araban 2018-2022” programak bultzatzen dituen mota horretako jardueretan, kirol-arloan nesken eta mutilen arteko berdintasuna sustatzeko helburuz.

Zer hartzen du barne neskentzako kirol anitzeko campusak?  

  • Vitoria-Gasteizetik Kanpezura joan-etorria egiteko autobusa.
  • Jantoki-zerbitzua.
  • Kirol-ekipamendua.
  • Istripu-asegurua.
  • Elebiduna: jarduerak euskaraz eta gaztelaniaz.

Non?

  • Santikurutze Kanpezuko Las Cruces kiroldegian.

Noiz?

Bi data posible:

  • Ekainaren 28tik uztailaren 2ra.
  • Uztailaren 5etik 9ra.

Prezioa

  • 50 euro

Zozketaren emaitza