Neskentzako futbol campusa 2022 Campus

Agurain

Uda honetan Vital Fundazioak 9 eta 15 urte bitarteko neskentzako emakumezkoen futbol campusa jarriko du abian Agurainen.

Arabako 300 neskak baino gehiagok hartu dute parte dagoeneko “Bai, nahi dut. Emakumeen Kirola Araban 2018-2022” programak bultzatzen dituen mota horretako campusetan, kirol-arloan nesken eta mutilen arteko berdintasuna sustatzeko helburuz. Parte hartzen dutenek, futbol-teknikak, hobekuntza, araudia eta arbitrajea ikasteaz gain, balioak partekatu ahal izango dituzte beren adineko gazteekin, eta jantokiko eta igerilekuko jarduerez gozatu ahal izango dute.

Zer hartzen du barne neskentzako futbol campusak?  

  • Vitoria-Gasteizetik Agurainera joan-etorria egiteko autobusa.
  • Jantoki-zerbitzua.
  • Kirol-ekipamendua.
  • Istripu-asegurua.
  • Igerilekua

Non?

  • Aguraingo Lezao kirol-gunean.

Noiz?

Bi data posible:

  • Ekainaren 27tik uztailaren 1era.
  • Uztailaren 4etik 8ra.

Ordutegia

  • Autobusa 9: 00etan irtengo da Gasteiztik, eta 17: 30ean itzuliko da.

Prezioa

  • 75 euro

Izena-ematea