Neskentzako futbol campusa 2021 Campus

Agurain (Araba)

Uda honetan Vital Fundazioak 9 eta 15 urte bitarteko neskentzako emakumezkoen futbol campusa jarriko du abian Agurainen. Beste urte batzuen aldean, osasun egoera eta indarrean dauden edukiera mugak direla-eta, parte-hartzaileek maiatzaren 23a baino lehen eman beharko dute izena, plazen zozketan parte hartzeko.

Arabako 200 neskak baino gehiagok hartu dute parte dagoeneko “Bai, nahi dut. Emakumeen Kirola Araban 2018-2022” programak bultzatzen dituen mota horretako campusetan, kirol-arloan nesken eta mutilen arteko berdintasuna sustatzeko helburuz. Parte hartzen dutenek, futbol-teknikak, hobekuntza, araudia eta arbitrajea ikasteaz gain, balioak partekatu ahal izango dituzte beren adineko gazteekin, eta jantokiko eta igerilekuko jarduerez gozatu ahal izango dute.

Zer hartzen du barne neskentzako futbol campusak?  

  • Vitoria-Gasteizetik Agurainera joan-etorria egiteko autobusa.
  • Jantoki-zerbitzua.
  • Kirol-ekipamendua.
  • Istripu-asegurua.
  • Elebiduna: jarduerak euskaraz eta gaztelaniaz.

Non?

  • Aguraingo Lezao kirol-gunean.

Noiz?

Bi data posible:

  • Ekainaren 28tik uztailaren 2ra.
  • Uztailaren 5etik 9ra.

Prezioa

  • 50 euro

Zozketaren emaitza