Arabako kirolarien master klaseak 20/21 PrestakuntzaPrestakuntza

Gasteizko zentru eskolarrak

Aurten ere, programako jarduera garrantzitsuenetako bat eskainiko dugu. Ikasturte berria iristean, masterklase-saioei ekingo diegu berriro. Egungo egoerara eta ikastetxe bakoitzera egokituz, hainbat kiroletako emakumezko kirolari arabarrak Arabako ikastetxeetan ibiliko dira berriro, beren historiak partekatuz. Historia horiek beste neska batzuen inspirazio izango dira, eta gure lurraldeko emakumezkoen kirola ikusaraziko dute.

Zazpi kirol modalitate izango ditugu: esgrima, karatea, errugbia, boleibola, pala, sokatira, waterpoloa eta atletismoa.

Gure hizlariak

Rugby

Ainhoa, Eukene eta Iratxe Gaztedi Rugby Taldeko jokalariak dira. Guztiek daramatzate 5 urte baino gehiago talde horren koloreak defendatzen, eta plantillaren oinarrizko zutabe bihurtu dira. Ainhoak badaki zer den Euskadiko selekzio absolutuaren koloreak janztea eta Eukenek eta Iratxek Arabakoak jantzi dituzte.

Waterpolo

Ona Pérezek 24 urte ditu eta 8 urte zituenetik jokatu du waterpoloan, izan ere, kirol horretako entrenatzaile eta jokalari familia batetik dator. Badaki zer den emakumezkoen lehenengo dibisioan edo Euskadiko selekzioan jokatzea. Iazko denboralditik Vitoria-Gasteizko Lautada Waterpolo Klubean dabil bigarren entrenatzaile, eta Euskadin postu horretan diharduen emakume bakarra da.

Atletismo

Yaiza Cristóbal etorkizunerako proiekzio onenetakoa duen gure atletetako bat da. Heziketa fisikoko bere irakasleak bultzatuta, atletismo mota desberdinetan hartu du parte, bai landan barrena, bai pista estalian. Euskadiko selekzioarekin lehiatu da txapelketa nazionaletan eta emaitza oso onak lortu ditu. Junior modalitatean Euskadiko txapelduna izan da 1500 metrotan, bi aldiz jarraian, baita 3000 metrotan nahiz 5000 metrotan ere.

Boleibol

Ainhoa Fernandez, Itziar Aldea eta Oihana Etxeberria boleiboleko hiru jokalari dira. Gazteak izan arren, badakite zer den estatuko maila gorenean lehiatzea, hau da, lehenengo mailan. Denek maite dute kirol hori, eta ia txikitatik egiten dute.

Esgrima

 

Maria Ascasso jakinminak bultzatuta hasi zen kirol honetan, telebistan ikusi zuen egun batean eta probatu nahi zuela esan zuen etxean. Geroxeago, izena eman zuen eta ordutik darama esgrima egiten. Zuzenbidea ikasten ari zen bitartean entrenatzaile ikastaroak ere egin zituen, eta horrek, Gasteiz Esgrima Klubeko entrenatzailea izatea ahalbidetu dio. Bere entrenamendu pertsonalak eta klubeko beste talde batzuenak bere abokatu lanarekin uztartzen ditu.Maila nazionalean lehenengo hamar ezpatarien artean kokatzea izan da bere lorpen handiena, eta bera izan da hori Euskadin lortu duen lehendabizikoa. Horri esker, munduko kopa bitan hartu du parte eta Europako beste bitan.

Paula Bocos Laconcha esgrima egin baino lehen beste kirol asko egin zituen, esaterako, hipika, judoa edo futbola. Egun batean, bere amak esan zion: “Zergatik ez duzu esgrima probatzen?”. Horrela hasi zen kirol horretan, 2015ean, eta han ezagutu zuen Maria, bere entrenatzailea izan dena ordutik aurrera. Laster federatu zen, eta bere egungo klubarekin entrenatzen hasi zen. Klub horretan hain ondo zaindua sentitu denez, esgrima kirol hutsa izatetik bere eguneroko jarduera garrantzitsuenetako bat izatera iritsi da. Gaur egun, kirol horretako epaile nazional titulua du, neska-mutil taldeak entrenatzen ditu, eta erakustaldi asko egin ditu, bera liluratu zuen kirol-arlo hori ezagutzera emateko helburuz.

Karatea

Eider Cardeñosa 10 urte zituela hasi zen karatea egiten, bere auzoko auzo-etxean, astean bi egunetan. Institutuan zela, lehiaketetan hasi zen. Kirol askotan egin zuen proba: igeriketa, futbola, saskibaloia, txirrindularitza, gimnasia erritmikoa, euskal dantzak … baina karateak hasieratik harrapatu zuen.

Parte hartu zuen lehenengo txapelketetan ez zuen emaitza oso onik lortu, baina bai esperientzia izugarriak. Duela sei urte lotu zuen bere lehenengo podiuma nazioarteko lehiaketa batean, eta une hartan, zerbait aldatu zen bere buruan. Hala nahi izanez gero, gauza askoz gehiago lor zitzakeela konturatu zen. Ahaleginaz eta konstantziaz, maila onari eutsi dio, esperientziaz eta bizipenez betea.

Duela lau urte, Espainiako txapelketa irabazi zuen eta hirugarrena geratu zen Europakoetan. Zenbait nazioarteko kopa ere irabazi ditu: Kroazian, Austrian edo Hungarian, baina benetan harro sentiarazten dute espiritu handiena zuen lehiakidea izateagatik irabazitako sei sariek; lau nazioartekoak dira eta beste biak nazionalak

Irantzu García de Garayo
Karateka lau urte zituenetik, kirol bat baino gehiago, karatea bere bizimodu bihurtu da.
Bere kirol ibilbidea Lehen Hezkuntzan hasi zuen. Noizean behin arrakastaren bat lortzen zuen maila autonomikoan edo nazionalean, eta behin baino gehiagotan Espainiako txapelduna izan zen. Baina batxilergotik aurrera hasi zen benetako helburuak lortzen. Bere lehenengo txapelketa europarrean hirugarren postua lortu zuen. Ordutik, nazioarteko hainbat txapelketatan hartu du parte, hala nola Suedian, Polonian, Georgian… harik eta joan den otsailean Hungarian Europako txapeldunorde izatea lortu zuen arte.

Pala

Ane Ibañez Monton

10 urterekin palaz jokatzen hasi zenean, bere helburu bakarra lagunekin egotea eta ongi pasatzea zen. Adin horrekin ezin zuen ezta imaginatu ere egin, gaur egun, 2 aldiz euskadiko txapeldun, 3 aldiz espainiako txapeldun eta mundu kopan brontzea izatea lortuko zuenik.

Sokatira

Maider Etxezabal
Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzietan graduatua, gaur egun, Bizitza Osasungarriaren Estiloa deritzon graduondokoa egiten ari da. Lagun batek animatuta hasi zen sokatiran, eta lau urte daramatza Badaiotz taldean; izan ere, talde horretan lehiatzen da gaur egun. 2017-2018 denboraldian Euskadiko txapeldun izan ziren pisu handian eta txikian, eta gero, Txinako munduko txapelketan, bigarren geratu ziren pisu txikian.

Baina bere lorpen garrantzitsuena 2020. urtearen hasieran izan zen, Irlandako Munduko Txapelketan Munduko Txapeldunak geratu zirenean.

 

Eska ezazu master klase bat

Zure ikastetxean master klase bat ematea nahi izanez gero, idatz iezaguzu info@siquiero.eus postara edo dei iezaguzu 647566579 telefonora..