2019-2020 Futboleko emakumezko entrenatzaileen prestaketarako bekak PrestakuntzaPrestakuntza

Bai, Nahi Dut gure programa abiarazi zenetik egin dugu Arabako kirolean emakumearen presentzia bultzatzearen aldeko apustua. Gure hurrengo urratsean, talde baten kirol-zuzendaritzan emakumearen papera sustatzea dugu helburu. Horretarako, Arabako Futbol Federazioak, entrenatzaileen Eskola Nazionalaren bitartez, futbol entrenatzaile izateko antolatzen dituen ikastaroetarako neskentzako bekak abiaraziko ditugu.

Kirol tituluei buruz aplikagarria den estatuko legedian eta UEFA Coaching Convention 2015etik eratorritako zuzentarauetan xedatutakora doitzen da ikastaroa. Era berean, RFEFren Estatutuetan eta Araudi Orokorrean eta deialdi honetako oinarrietan eta erantsitako dokumentuetan araututakoari jarraitzen zaio.

Futbol Oinarrizko Entrenatzaile Federazio Ikastaroaren formazioa, dagokion diploma lortzeko ikasketen bitartez, modalitate horretako ikasleei, Futbol Federazioek eremu autonomikoan eta RFEFrenean antolatutako lehiaketetan, euren lana gaitasun tekniko eta profesionalaren bitartez burutzea ahalbidetuko dieten beharrezko ezagutzak eta trebetasunak hartzea bermatzen duen prestakuntza ematean datza.

Bekek federazio-ikastaroaren % 50 estaliko dute eta 18 eta 28 urte bitarteko neskentzat dira. Interesik baduzu, begiratu itzazu beken oinarriak. Eskaera egiteko epea 2019ko irailaren 30ra arte izango da zabalik. Egin ezazu albait arinen, leku-kopuru mugatua da eta!

Dokumentazioa