Emakumezkoen Futbol Vital Fundazioa Kanpusa (Ekaina) Campus

Agurainen

Plaza guztiak agortu dira!

***

Zure alabak, uda honetan, lagunak egin eta bere gogoko kirolari buruz gehiago ikasten duen bitartean ondo pasa dezala nahi duzu?

  • Zure alabak futbola du gogoko eta hobeto jokatzen ikasi nahi du
  • Bere zaletasuna partekatu eta futbola gogoko duten bere adin bereko beste neska batzuen artean lagunak egin ditzala nahi duzu

Ema ezazue izena Vital Fundazioaren Emakumezkoen Futbol Campusean, maiatzaren 28a baino lehen

Berdintasunaren alde lan egitea eta emakume kirolarien oinarri bat eratzea helburu duen egitasmoa abiarazi dugu Emakumezkoen Kirola Araban 2018-2022 Egitarauaren barruan.

  • Futbol-teknika berriak landuko ditu, bere jokoa hobetzeko eta hurrengo ikasturtean erabiltzeko.
  • Futbol kirola sakonago ezagutuko du, campusean emango zaizkien araudia eta arbitraje tailerrei esker.
  • Taldea eta adiskidetasuna egingo du bere adineko beste neska eta gazte batzuekin (9 eta 16 urte bitartekoak) jantokian, igerilekuan, …
  • Eta beste hainbat jarduera gehiago.

Zer hartzen du barne Emakumezkoen Futbol Campus Espezializatuak?

  • Joan-etorri autobusa Gasteizetik Agurainera.
  • Bazkaria barne (egunero).
  • Futbol ekipazioa (kamiseta, prakak, kirol-jertsea eta galtzerdiak).
  • Istripu-asegurua.
  • Irakasleak: Arabako arbitro-batzordeko kideak eta Aurrera taldeko eta beste talde batzuetako entrenatzaileak diren emakumeak.
  • Elebiduna: jarduerak euskaraz eta gaztelaniaz.

Noiz?

  • Ekainaren 25etik 29ra. 9:00etatik 17:30era.

Non?

  • Aguraingo Lezaoko kirol-instalazioetan.

Prezioa

  • 50 €

Izena emateak

Izena emateko epea maiatzaren 4tik  28ra artekoa da (biak barne).
9 eta 16 urte bitarteko 50 neska eta gazte arabarrentzat. Ez zaitez zure alabarentzako leku barik geratu!

Galeria