2019ko emakumezkoen futbol kanpusa Campus

Agurain (Araba)

Plaza guztiak agortu dira!

Iazko udan lortutako arrakasta eta gero, emakumezkoen futbol kanpus bat berriro antolatuko dugu. 9 eta 16 urte artean dituzten arabar neskei zuzenduta, aste bat iraungo du eta, berri bezala, bi txanden artean aukeratu ahalko da, uztailak 1etik 5era eta 8tik 12ra.

Parte-hartzaileak bai banako baita taldeko futbol-teknikak ere ikasiko dituzte, hobekuntza, arautegia eta arbitrajea Arabako Kirol-Epaileen Komitearen lankidetzari esker. Gainera, kanpusa arabar neska futbol jokalariak emango dute.

Kanpusa bi hizkuntzatan emango da eta, gainera, parte-hartzaileak jokalari profesionalen bisita hartu eta igerilekuaz eta ekintza gehiagoz gozatu ahalko dute. Aguraingo Udalaren kirol-instalazioetan ospatuko da eta 50€-ko prezioaren barne hurrengoa hartuko da:

  • Vitoria-Gasteiztik joan eta etorriko autobus bidaia.
  • Jantoki zerbitzua.
  • Futbol ekipamendua.
  • Asegurua.

Plaza mugatuak, ez galdu!

Lehenengo txanda (uztailak 1etik 5era) [PLAZAK AGORTU DIRA]

Bigarren txanda (uztailak 8tik 12ra) [PLAZAK AGORTU DIRA]