2019ko emakumezkoen eskubaloi kanpusa Campus

Lakua gizarte-etxea

Emakumezkoen eskubaloiko lehenengo kanpusa antolatzen dugu! 10 eta 15 urte artean dituzten arabar neskei zuzenduta eta, parte-hartzaile bakoitzaren arabera, kirol honen taktika eta jokaldi zehatzak ikasiko dituzte.

Kanpusa uztailak 1etik 5era ospatuko da Vitoria-Gasteizko Lakuako gizarte-etxean. Bi hizkuntzatan emango da eta 20€-ko prezioa izango du. Prezioak hurrengoa barne hartzen du:

  • Kirol ekipamendua.
  • Asegurua.

Gainera, parte-hartzaileak emakumezkoen eskubaloi liga profesionalaren jokalari baten bisita jasoko dute, baita kirol honen kirol-epaileekin arbitrajeko saioak ere. Kanpusaren monitoreak Eharialdeako eskubaloi klubeko partaide dira.

Plaza mugatuak, ez galdu! [Izena eman!]