Vital Fundazioak asmo handiko proiektua abiarazi du eta neskak kirol arloan ahalduntzea du helburu proiektu horrek, nesken eta mutilen arteko berdintasunari laguntzea eta emakumezkoen oinarri bat sortzea kirol jardunari dagokionez.

Nesken parte hartzea kirol arloan Araban eskasa da eta kirol gutxi batzuetara mugatzen da, esaterako, igeriketa, gimnasia erritmikoa edo dantza. Nagusi diren kiroletan, hau da, futbola eta saskibaloia, egoerak ez datoz bat. Saskibaloian nesken parte hartze esanguratsua dago, baina kategoria jubeniletara eta seniorretara iristen direnean jokatzeari uzten diote, ez baitute proiekziorik. Futbolean, bere aldetik, neska-talde oso gutxi dago behe mailako kategorietan, eta defizita emakumezko entrenatzaileen prestakuntza arloan.

Emakumezkoen Kirola Araban 2018-2022 Egitarauak lau proiektu ditu, hau da, eskola kirolaren eremua, kale ekintzak, gizarte kontzientziatzea eta prestakuntza, ekintza eta ekimen ugariren bitartez.

Emakumea eta kirola

Dafne  Triviño  Suso

Dafne Triviño Suso

Gure probintzian, orain emakume gehiago ari da kirolean duela zenbait urteren aldean?
Bai, kirolean oro har, diziplina guztietan, emakumezkoen parte hartze handiagoa nabaritzen da. Nire kasuan, futbolean, hori baita hurbiletik bizi dudana, baietz esango dut, zalantza barik. Lizentzia kopuruak gora egin du, duela zenbait urterekin alderatuz. Gero eta jokalari eta talde gehiago dugu.

Zer deritzezu Vital Fundazioak burutzen dituen mota horretako egitarauei? Zure iritziz, beharrezkoak dira Araban emakumezkoen kirola bultzatzeko?
Burutzen den ekimen bakoitzak indarra metatzen du, emakumezkoen kirola bultzatzea eta ikusaraztea dakarren guztiak, denboraz, parte hartze handiagoan islatzen den eragina du.
Gaur atzo baino gehiago gara kirol arloan parte hartzen dugun neskatxo, neska gazte eta emakumeak. Eta, ziur, bihar, gaur ari garenok baino gehiago izango garela.

Maite  Guilarte

Maite Guilarte

Zure iritziz, heziketak, prestakuntzak eta kontzientziazioak garrantzi handia al dute emakumezkoen kirolaren sustapenean?
Egia esan, txikitako prestakuntzak berebiziko garrantzia du, izan ere, txikitan sortzen dira kirolarekiko loturak. Hasieratik, neskek prestakuntza hartzen badute, kirolaren inguruan hezten badira, errazagoa da gero ere kirola egiten jarrai dezatela. Horretarako, garrantzitsua da inguruko jendearen babesa eta laguntza.

Zer deritzezu Vital Fundazioak burutzen dituen mota horretako egitarauei? Zure iritziz, beharrezkoak dira Araban emakumezkoen kirola bultzatzeko?
Emakumezkoen kirola zenbat eta gehiago ikusi eta zenbat eta gehiago bultzatu, orduan eta aukera gehiago izango da gora egin dezan. Horregatik, bultzatzen duen oro garrantzitsua eta beharrezkoa da. Polita litzateke hori guztia elur-bola bilakatzea, gero eta handiagoa izan dadin, ligak izatea kirol guztietan, neskak beste talde batzuen kontra lehia daitezen eta gustura senti daitezen kirola egiten.

Livia  Lopez

Livia Lopez

Zer esan nahi du emakumezkoen kirolaren aldeko apustua egiteak?
Emakumezkoen kirolaren aldeko apustu argia eta lehentasunezkoa egitea urrats garrantzitsua da, gizon eta emakumeen arteko berdintasun guneak, eta batez ere ekitate guneak, lortzeko bultzada behar duen arloa den aitortzan. Nahiz eta aurrerapen handia egin dugulako sentsazioa airean dabilen, oraindik ere, kirolean, emakumeek ez dute aukera berdintasunik, ezta baliabide, babes eta aitortza sozial bera ere.

Zer deritzezu Vital Fundazioak burutzen dituen mota horretako egitarauei? Zure iritziz, beharrezkoak dira Araban emakumezkoen kirola bultzatzeko?
Gure lurraldean erreferente den erakunde batek, hau da VITAL FUNDAZIOAK, bere ikusmira emakumezkoen kirolean jartzea, berri oso ona da, zalantza barik. Lehenengo eta behin, bere egitasmoek kirol arloan, emakumeen diziplina edo alderdien gainean, izan ditzaketen aldeko ondori zuzen onengatik, eta nire iritziz, oso garrantzitsua da ezartzen duten aurrekaria, eragin traktorea sor dezakeelako, beste erakunde batzuek bere ereduari jarrai diezaioten. Kontu asko aldatu eta hobetu behar dira emakumek kirolean duten egoeran, eta zentzu horretan diharduen edozein apustu da positiboa; hala ere, nire iritziz, lehentasunezkoa da ekintzek eta egitarauek egituren aldaketak izatea helburu, horiek ahalbidetzen baitute benetan berdintasunezko gizarte baterantz aurrera egin dadil.